XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Che Guevarak berak ere sekulako frakasoa eraman zuen Bolivian.

Iraultza mentalitate latinoak esportatu duen gauza izan da eta indijena asko diren gizarteetan, Bolivian, Ekuadorren, Perun eta Guatemalan, askoz ere zailagoa da lan politikoa.

Che Guevarak ez dut uste nekazari bat bere alde zuenik, esaten du, baina aldi berean Kubari dion admirazio puntua ez du izkutatzen: Han gutxienez kultura eta osasuna denei iritxi zaie eta hori ez da gutxi, komentatzen du.

Boliviako El Beni probintzian 21 apaiz ari dira orain lanean eta infernu busti baina bero horretara itzuliko da berriro Manuel sorbaldako humeroa sendatzen zaion bezain pronto.

Nik uste dut Aita Santuak bilatu zuen lekurik txarrena eman zigula frantziskotarroi, probintzia hori eman zigunean, baina han bizitzea tokatu zaidanez, ez daukat zertan kexaturik.

Larehunen bat herri txiki dira han eskolarik gabe eta esperientzia interesgarria ari gara orain muntatzen, esaten du.

Goiaztar misiolariak ez du hogeita bost urteotan euskararik hitzegin, baina erraztasun haundiz mintzazen da bere hizkuntzan oraindik ere.

Hori bai, bertakoen baretasuna erantsi bailitzaion, pausatuki hitzegiten du.

Hangoak espazioaren eta denboraren noziorik gabe bizi dira eta guk ere gauzak lasai hartzen ikasi dugu, bestela akabo.

Bizi dugun bakardea hiltzeko irakurri egiten dut asko eta euskaraz ere argitaratzen den gauza asko iristen zait, nahiz eta lau hilabetetako atzerapenarekin.

Nik Euskal Herriaz pentsatzen dudanean, gaurko Euskal Herriaz pentsatzen dut, seinalatzen du.